MUSIKA

Urdufolk jaialdiaren hirugarren edizioa abian da

Urduñako Urdufolk jaialdia eta folk taldeen lehiaketaren hirugarren edizioa martxan dago dagoeneko. Gaur eta bihar, irailaren 4 eta 5ean, egingo dute herri zoragarri horretan.

Txapelketan izena emateko aukera zabalik egon da abuztura bitartean, eta ondoren, jaialdian parte hartuko duten taldeen izenak jakinarazi dituzte. Epaimahaiak 2015eko Urdufolk lehiaketako finalista hauek hautatu ditu: Lochlainn, Klof eta Ángela Furquet.

Jaialdia borobiltzeko, irailaren 5ean, Alboka 2.1 eta Gabacho Maroconnection taldeak ere arituko dira. Igandean ere, irailak 6, Aiko Dantza taldearen erromeria-dantzaldi zoroa izango da gozagarri.

Sariak honakoak izango dira: onenarentzat 1000€; bigarren sailkatuak 600€ jasoko ditu, eta hirugarrenak 300€. Hautatutako hiru taldeek lehiaketako disko promozionala sortzeko bi abesti utziko dituzte gero.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button