BESTELAKOAK

“King Kong Teoria”, generoen aurreko kaosa

Itziar Diaz de Ultzurrun (Iruña, 1967) euskal filologoak itzuli du Virginie Despentes (Nancy, 1969) idazlearen Kin Kong Teoria lan ezagun eta arrakastatsua; Elkar eta Jakinek argitaratutako Eskafandra bilduma feminista sailaren baitan plazaratzen den bigarrena lana da. Saiakerak “begirada erradikal eta kritiko bat” biltzen du, feminismoaren barruan. Itzultzailearen esanetan, “XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa”.

Despentesek 2006an argitaratu zuen King Kong Teoria, Frantziako Estatu Kontseiluak Baise-moi (1998) filma zentsuratu zionetik sei urte igaro zirenean. “Gizonkeriaren kontrako saiakera bortitz bat izateaz gainera, feminismo kontserbadorearen oinarriak durduzarazi dituen liburua da”.

Idazlea Frantziako letren diva suntsitzaile eta punka da, disko-saltzaile ohia, peep-show batean egin zuen lan eta prostituta ohia da. Bi nobela ere idatzi ditu, kontakizun horietan emakumeek tradizionalki gizonek bete duten roletan aritzen dira.

“Itsusien baitatik idazten dut, itsusientzat, atsoentzat, marimutilentzat, frigidoentzat, larrutan gaizki jotakoentzat, larrutarako inork nahi ez dituenentzat, histerikoentzat, akastunentzat, neska txintxoaren azoka handitik baztertutako emakume guztientzat”.  Horretarako idazle frantziarrak punk-etik edaten duen estilo gordina erabiltzen du. Itziar Diaz de Ultzurrunen arabera, “ez apaingarririk, ez samur-biderik, baizik xuxen akademiakoa izan beharrik ez duen estilo kaletar zuzeneko bat”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button