ESZENA

Dantzaz Konpainiak “Arte-an” ikuskizuna estreinatuko du etzi Donostian

Donostiako Victoria Eugenia antzokiak Dantzaz Konpainiaren Arte-an dantza ikuskizuna hartuko du etzi, hilak 24. Obrak triptiko itxura du eta estreinatu gabeko bi pieza biltzen ditu: Lukas Timulak eslovakiarraren A place between eta Itzik Galili israeldarraren Flash deluxe, hain zuzen ere. Gainera, dagoeneko estreinaturik dagoen koreografo horren Earth apples ere hartzen du.

Dantzaz Konpainiak laster bere bosgarren urteurrena beteko du eta Euskadiko paisaia koreografikoa berritzen saiatzen da Europako koreografoak gonbidatzen eta eurekin elkarlanean aritzen. Dagoeneko, 60.000tik gora ikusle izan dira konpainiak taularaturiko 130 ikuskizunetan. Euskal Herrian, Espainiak, Frantzian, Alemanian, Txekiar Errepublikan eta Suitzan aritu da Dantzaz, besteak beste.

Arte-an ikuskizunean konpainia donostiarra Itzik Galili koreografo israeldarrarekin jardun du berriro ere. Izan ere, Flash Deluxe obran energia eta maisutasuna uztartzen dira irmotasunez, eta Paxkal Indoren perkusio eta txalapartan sustengatzen da. Horrez gain, Lukas Timulak ere A place between estreinatuko du konpainiarekin. Bi ekintzen arteko unea da pieza hori, jaiotzaren eta heriotzaren arteko mementoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button