BESTELAKOAK

“Berbategi”, euskarazko hitzen altxorra

Euskalkien Lagunak lantaldeak eta Iberba Euskera Zerbitzuak azken hilabete hauetan osatzen egon den ekimena, Berbategi, aurkeztu egin dute. Joan den ostiralean egin zuten aurkezpen ofiziala Iñaki Gaminde, Angel Larrea, Juan Martin Elexpuru eta Kepa Diegez adituek proiektuaren koordinatzailea den Patxi Alañarekin batera.

Iñaki Gamindek, hainbat herritako euskara jaso du, besteak beste Jatabe, Arrieta, Zamudio,   Bakio, Leioa, Zaldibar, Berango eta bertan azaldu duenez, azken bolada honetan adinekoei entzutea baino gazteen euskara entzuten ari dela, etorkizunean euskara nondik joango den ikusteko. Juan Martin Elexpuruk Elorrio eta Bergarako euskara liburu banatan jaso du bere lana Elorriokoa Aintzane Agirrebeñarekin batera eginda. Kepa Diegezek tesian aurkeztu zuen lana meteorologiari dagokiona, eta 5.388 berba euskalkiaren arabera jaso dituena ere proiektu horretan dago. Eta Angel Larreak Arratiako hiztegia ondu du. Juantxo Rekalderekin batera 11 urtez luzatu zen lana izan zen.

Hortaz, proiektuan herrietan hainbat ikertzailek urte luzetan jaso izan dituzten berbak, esaerak, etab. biltzen dira. Orain arte, 23 hiztegi igo dira, eta horietatik gehienak herri ezberdinetako euskara barnebiltzen dute. Guztira, 63.000 erregistro baino gehiago sartu dira, hainbat euskalkitan.

Berbategia.eus webgunearen helburua euskalkien altxorra jagotea da eta ikertzaileei tresna eraginkor bat ematea da. “Euskalkiak euskararen normalizazioaren nebarreba txikia dela ematen du eta benetan horietan dagoen aberastasuna gehiago kontuan hartu beharko genukeela uste dugu.”

Webgune handian sartuz gero, modu askotara egin daiteke bilaketa: hitzaren arabera, euskalkiaren arabera, hiztegiaren arabera eta agian bereziena, multzoaren arabera. Beste hiztegi gehienek eskaintzen ez duten bilaketa mota bat da, eta horri esker, adibidez, Gorputza.Burua aukeratuz gero, buruari dagozkion berba guztiak ikusteko aukera izango da. “Aukera hau euskara lantzeko eta ikasteko interesgarria da.”

Informazioa behar izanez gero: www.berbategia.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button