LITERATURA

“Kresalaren sunda”

Bilbo Zaharra Forum ekimenaren barruan, datorren astean, Kresalaren sunda izeneko jardunaldiak abiaraziko dituzte Bilboko Plaza Barrian, Euskaltzaindiaren egoitzan. Betiko lez, hainbat adituk gai bat jorratuko dute, eta otsailean, Domingo Agirreren Kresala lanaren inguruan ardaztu da topaketa. Hitzordu guztiak, 19:00etan izango dira.

Hala, otsailaren 5ean, Beñat Sarasola olerkari, saiakeragile eta literatur kritikariak Kresala: literatura-begirada bat hitzaurretik abiatuta izeneko hitzaldia egingo du. Horren ostean, Belen Altunak Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan gaia jorratuko du. Altuna Filosofian doktorea da, Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea EHUn, eta Euskaldun fededun liburuaren egilea.

Otsailaren 6an, Bernardo Atxagak Literaturaren eskuak izeneko mintzaldia egingo du. Eta hurrengo egunean, otsailak 7, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe eta Ane Urkiza idazleek Kresalaren sundan izenburupeko topaketa egingo dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button