MUSIKA

Udagoienean, “Udagoieneko Ostera” programa

Urtero, udagoienean, Euskaltzaleen Topaguneak euskarazko kultur zirkuitua abiatzen du Bizkaian, Udagoieneko Ostera ekimenaren bidez.  Aurtengo edizioa urriaren 21etik abenduaren 2ra luzatuko da, eta zuzeneko sei emanaldi ikusteko parada eskainiko da: lau kontzertu eta bi antzezlan.

Anarik zabalduko du Udagoieneko Ostera egitaraua larunbatean, Berrizen; azkoitiarrak Epilogoa diskoan oinarritutako emanaldia emango du.

Azaroan, lau hitzordu izango dira: 10ean, Larregi eta Hesian taldeko Zuriñe eta Fran arituko dira Igorren, formatu akustikoan; 19an, Kepa Junkera eta Sorginak-ek Maletak ikuskizuna eskainiko dute Bilboko BBK aretoan; 23an, Su Ta Gar Bilboko Kafe Antzokian izango da, eta 24an, Tartean antzerki-konpainiak euskal musikari buruzko Ez dok Hiru obra taularatuko du Arrigorriagan.

Azkenik, abenduaren 2an, Leioan, Miss Karaoke antzerki-lana aurkeztuko dute Metrokoadroka eta Pez Limbo taldeek. Miss Karaoke identitatearen inguruko lana da, umorea, absurdoa eta perfomance-a uztartzen dituena. Oier Guillanek idatzi du testua, DSS2016-ek sustatutako Dramaturgia berriak deialdiaren barruan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoitzi du.

Informazio gehiago: topagunea.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button