BESTELAKOAK

Gentrifikazioaz eta hirirako eskubideaz

Azkuna Zentroaren barruan dagoen kolektiboa den Urbanbatek, Behatokia topaketekin jarraitzen du. Oraingoan, gentrifikazioaz eta hirirako eskubideaz arituko da, eta La destrucción creativa de las ciudades izenburupean topaketa bat antolatu gaur, martxoaren 16an, Bilboko  Arenalean, Diego Peris arkitektoa eta artistarekin eta Nancy Garín kazetari independiente, arte ikertzaile eta sendatzailearekin.

Gentrifikazioak “hiri-espazioen eraldaketa prozesuari egiten dio erreferentzia, besteak beste, etxebizitzen eta merkataritza-espazioen eskaera handitzearen ondorioz gertatzen diren berreraikuntza edo birgaitze-prozesuei dagokienez. Behatokiaren topaketa honetan, arteak, kulturak eta clase sortzaileek, alde batetik, horrelako dinamikak bultzatzeko nola laguntzen duten ikusiko da; bestetik, gentrifikazioak komunitateari eragindako kalteei aurre egiteko dinamikak ikusiko dira ere.”

Behatokia proiektuak izaera esperimentala izango du eta irekia eta parte-hartzailea ere izango da, izan ere, Behatokia hiri-behatokia da. Hirian dimentsio anitzeko krisi-testuinguru hori (ingurumenekoa, osasunekoa, ekonomikoa eta soziala) nola agertzen den ikusteko Situation Room ireki bat.

Topaketa hauek Azkuna Zentroan ez ezik, hiriko beste leku batzuetan ere egiten dira, “arteak eta kulturak hiri-eraldaketetan duten zereginari buruzko eztabaida-guneak irekitzeko.”
Lehen topaketa Kutsadura eta osasun krisiari buruzkoa izan zen, urrian, Zentroko Ate Irekien Jardunaldian. Behatokia joan den urtarrilean egin zen berriro Erriberako Merkatuan, eta hurrengo hauek ere antolatu dira: ekainak 4, Espacios Zombis (Zorrozaurre); uztailak 13, Renaturbanizar (La Peñako parkea); eta irailak 28, Migraciones (Azkuna Zentroa).

Jarduera, diogun moduan, gaur izango da, 18:00etan hasita.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button