BERTSOTAN

GBTXko lehenengo final-laurdenetako onenak

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren lehenengo final-laurdena larunbatean jokatu zen Andoaingo Bastero Kultur Gunean. Iñaki Apalategi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Unai Mendizabal Jauregi, Eñaut Martikorena Lizaso, Asier Azpiroz Iztueta eta Iban Urdangarin Lardizabal taldetik Martikorenak lortu zuen final-laurdenetarako zuzeneko txartela. Beraz, azaroaren 17an Arrasaten jokatuko den final-erdian kantatuko du.

Beste aldetik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bigarren final-laurdena Irungo Amaia Kultur Zentroan jokatu zen atzo. Bertan Agin Laburu izan zen nagusi Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteagaren aurretik. Laburuk final-erdietarako txartela lortu du.

Informazio guztia txapelketaren webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button