BERTSOTAN

Gazteak bertsogintzan trebatzen

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean, Gelatik Plazara ekimena antolatu du ikasle gazteak jendaurrean trebatzeko aukera eskaintzeko xedez.

Antolatzaileek esan duten moduan, “Bertsoarekin gozatzeko gune bat izango dute bertso eskoletako gaztetxoek eta Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik plazarako zubi lana egiten laguntzea da asmoa. Bestalde, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartuta ikasleek elkar ezagutzeko aukera ederra izango dute.”

Guztira 170 bertsolari gaztek hartuko dute parte, 3-4 lagunez osatutako taldeetan, Gelatik Plazara ekimenean, eta zazpi saio antolatu dituzte.
Lehen saioa martxoaren 3an izan zen Zumaian. Ostiralean, martxoaren 10ean, bigarrena izango da Oñatin. Elgoibarren martxoaren 24an antolatu da beste saio bat, eta azkenak, Azkoitian, Lasarten, Ordizian eta Amezketan izango dira, martxoaren 31n.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button