BERTSOTAN

Xilabaren bigarren finalaurrekoa, Isturitzen

Baigorrin egon zen Xilaba joan den astean, eta honetan, bihar bertan, Isturitzera joango da bigarren finalaurrekoa jokatzeko.

Isturitzeko Herriko gelan jokatuko den bigarren finalaurrekoan Maddalen Arzallus, Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Ramuntxo Christy, Nahia Sasco, eta Maddi Sarasua bertsolariak neurtuko dira, 17:00etan hasita. Iban Falxa arituko da gai-emaile lanetan.

Gogoratu Sustrai Colina 388,5 punturekin izan zela onena Xilabak Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsolari txapelketak Baigorrin ondu zuen saioan. 

Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button