BESTELAKOAK

“Arabako emakumeak lanean” argazki erakusketa berriz ikusgai

Gasteizeko Oihanederrek sortu zuen erakusketa ikusgarri hau udaberri aldean, eta hantxe ikusgai izan ostean, erakusketa berriz ikusteko aukera egongo da hiriko hainbat tokitan. Proiektuak Arabako emakumezkoek XIX. mendearen amaieran eta XX. mendean zehar sektore ekonomiko ezberdinetan izandako presentzia islatzen du.

Orain urtarrilera bitartean Gasteiz hiriko Adinekoentzako lau Zentro Soziokultural ezberdinetan egongo da ikusgai. Hala, urrian Txagorritxuko Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean izan da. Azaroan, Zaramagako  Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean izango da; Abenduan, Aranako Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean eta urtarrilean, Los Herran-San Cristobaleko Adinekoentzako Zentro Soziokulturalean izango da.

Erakusketa interesgarria Aritza Sáenz del Castillo ikerlari gasteiztarraren bultzadaz sortu da, eta bertan 44 argazki ikus daitezke, non “emakume arabarrek 1890. urtetik 2000. urtera lurraldearen garapen ekonomikoan eta sozialean izandako garrantzia azpimarratu nahi den”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button