BESTELAKOAK

“Euskara Ibiltaria” erakusketa interaktiboa Mungian ikusgai

Mungiako Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskaltzaindiak Euskara ibiltaria erakusketa interaktiboa abian jarri dute herriko Izenaduba Basoa zentroan. Urriaren 24ra arte egongo da zabalik eta sarrera doakoa da.

Erakusketaren abiapuntua Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa da, euskararen aldakortasuna eta aberastasuna erakustea helburu duena. Hala, Euskaltzaindiak gizarteari itzuli egin nahi dio atlasa egiteko euskal gizartetik jasotako jakituria.

Proiektua XX. mendeko 80ko hamarkadan abiatu zuten ikerketa baten bidez. Euskal Herriko 145 inkesta-puntu aukeratu zituzten (Araban herri bakarra, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroa Garaian 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12), 319 berriemaile eta 2.857 galdera, 1987 eta 1992 artean, 5.000 ordutik gora elkarrizketaren bidez grabatzeko.

Erakusketa “bost atal nagusitan dago banatua -Tokiak, Materialak, Argia eta soinua, Natura, eta Bizitza-, eta atal bakoitzean Atlaseko mapen hautaketa bat erakusten da, bisitariari aldaera horiek era bisualean erakutsiko dizkiona. Horrez gain, erakusketak jokoak, animazioak eta entzungaien gisako tresnak ere erabiltzen ditu herri hizkeren aberastasun hori erakusteko.”

Zentzumenekin ere jokatu ahal da, ikusmenaz gain, entzun egin daiteke, uki daiteke, dastatu, usaindu,…..

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button