BESTELAKOAK

“Euskal memoriala”, memoria historikoa berreskuratzeko

EDE Fundazioaren Ezagutza Zentrutik eta Bakeolarekin elkarlanean, kontzentrazio-esparru nazietara deportatuak izan ziren euskal biktimen eta beraien senitartekoei buruzko ikerlana burutu nahi da, memoria historikoan oinarrituriko ikerlana. Horixe da Euskal memoriala.

Gerra Zibilean, eta horren atzetik etorri zen diktaduran, milaka lagun izan ziren erbesteratuak. Haien artean ia 200 euskaldun, nazien kontzentrazio-esparruetara bidali zituzten, atzean familia eta aberria utzita, sekula ikusiko ez zuten aberria, kasu gehienetan. Alabaina, ez ziren basakeria horren biktima bakarrak izan: erregimen frankistak zapalduriko Euskadin gelditu ziren senitartekoak isiltasunaren legea pairatu behar izan zuten atzerriratuen senitarteko gisa. Euretariko askok, gainera, ez zuten jakin non zegoen eta zer gertatu zitzaien erbesteratutakoei senitarteko duela gutxira arte.

Kontzentrazio-esparru nazietara deportatuak izan ziren euskaldunei zuzenduriko aitortza eta berreskuratzea du xede proiektuak, beraien oroitzapenaren berreskuratze eta mantentze ariketa.

Guzti hori aurrera eramateko Crowfunding-aren aldeko apustua egin da, mikro finantziazio eta elkarlanean oinarritua. Dirua eta bestelako errekurtsoak (zerbitzuak, azpiegiturak, ataza txikiak, etab.) lortzeko sare bat sortzea du helburu. Goteo Euskadi da bidea. Herri ondarea, ezagutza librea eta/edo kode irekia sustatzen duten egitasmo berritzaileekin elkarlanean aritu eta berauek finantzatzeko sare soziala.

Proiektua Goteo Euskadi-ren sarean egongo da datozen 20 egunotan eta denbora horretan bilketa ekonomikorako ezarritako helburu minimoa lortu beharko da.

Ezagutu hemen ekimena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button