BESTELAKOAK

Euskal dokumentalak, Berlingo Euskal Etxean

Berlingo Euskal Etxeak Euskal Herrian egindako zineari buruzko zikloa ondu du igandera birtarte. Programa, gainera, dokumentalen inguruan diseinatu da, eta ondoko filmak proiektatuko dira: Alardearen seme-alabak, Emak Bakia baita eta Asier ETA biok. Film ezagun horiekin batera, Kimuak programako film laburrak ere emango dira. Gaur bertan, Emak Bakia aurkeztuko dute, eta bihar, berriz, Asier ETA biok lana.

Emak  Bakia lanaren harira, Man Ray-k 1926an filmatu zuen Emak Bakia, Biarritz inguruan egin zuen egonaldi batean. Pelikulan, artista, argazkilari eta zinemagile iparramerikarrak bere ibilbidean zehar esperimentatu zituen teknika asko aurki daitezke: esposizio bikoitzak, rayographs, stop motion izeneko teknika baten bidezko animazioak, fokatze okerrak…
Emak Bakia dokumentalean, Biarritz inguruan kokatuta dagoen etxe honen bilaketa kontatzen da, diogun bezala, surrealisten erara. Poema itxura duen artista dadaistaren ikus-entzunezko lan horretatik abiatuta, kutsu esperimentaleko lana egin du Oskar Alegria iruindarrak.

Lana kritikoen hitzetan: “Txinatar kutxaz betetako pelikula bat, eta oroimenari buruzko pelikula bikaina” (Enrique Vila-Matas); “Zinema burudun eta zintzoa: bidea xedeari gailentzen zaio” (Corneliu Porumboiu); “Bukaera, zoragarria” (Víctor Erice). 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button