ESZENA

“Eszena Kalera”, irailera arteko programa Bilbon

Bilboko Udalak auzoetan eskainiko diren 61 ikuskizunekin inauguratuko du maiatzaren 3an kaleko antzerkia bultzatzen duen Eszena Kalera programa. Irailera arte, hiriko barruti guztietara kaleko arte zirkuitu handiena (zirkua, clowna, dantza garaikidea, partaidetzan oinarritutako ekintzak, magia, musika ikuskizunak eta kaleko antzerkia) ikusgai izango da. Bertan 24 euskal konpainiak hartuko dute parte.

Kultura Sailaren ekimenaren helburua, “zenbait proposamen eszeniko auzoetara hurbiltzea, bertako kaleak animatzea eta auzokideen partaidetza eta horrelako ikuskizunekiko harremana bultzatzea da, arte eszenikoetako bertako taldeei, batez ere, euren lanak ikus-entzuleei hurbiltzeko aukera eskaintzez gain”.

Eszena Kalera programan 24 konpainiak hartuko dute parte, tartean, Ameztu Produkzioak, Erradikalak gara (Ane Labaka-Beatriz Egizabal), Eva Guerrero eta Input Danza, Ganso & Cía, Garazi & Cía, Goitibera, Imaginaciones Nai, Kantu Kolore, Krego-Martin Danza, La Glo Zirko, Malicia Cía, Markeliñe, Panpotx Kultur Elkartea, Potxin eta Patxin, Puski, Txurruski eta Mariski, Sarini Zirko, Trapu Zaharra, Xilipurdi Antzerkia, Zanguango Teatro, Toni La Sal y Dramagia, Imanol Ituiño, Hodei Magoa, Tor Magoa eta Txoborro Magoa.

Lehen hitzordua maiatzaren 3an izango da Ganso & Cía eta Goitibera konpainien emanaldiekin.

Ordutegiei, lekuei eta egunei buruzko informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button