EZLEKUBAT

Lehenik ogia… eta gero morala

El tiburón tiene dientes/ cuando ríe los enseña. /El Maki tiene un cuchillo /que maneja con destreza. /El tiburón nada sabe, /al tiburón qué le cuentas, /el tiburón no es culpable, /es por su naturaleza.  Hitz hauek milaka bider abestu ondoren, kaña bat eskuan helduta, nork ez du pentsatu; “orduan bai egiten ziren letra politak! Estribillora heltzeko inolako presarik gabe! Estribilloa abestiaren izenburua, albumaren izenburua, biraren izenburua ez zenean… Istorioek hasiera eta bukaera zutenean eta erdikoa… abestia zenean?” Maki Navaja azken txorizoa zen; eta nik zuri-beltzez, plumillaz marraztuta, itzala luze batekin, komiki batetik irten berri imajinatzen nuen. Denborarekin jakin nuen komiki batetik baino opereta batetik ateratakoa zela. Eta ez Tijuanaren eskutik, baizik eta Bertolt Brechti esker. Biba ezjakintasuna! Ezusterik ederrenak loratzen diren zelai emankorra!

La opera de los tres reales / A Ópera dos tres reais.  Eskenatokia haurren buru-hausgarri baten antzekoa zen, ezkutaleku eta hutsunez beterik. Argudioaren antzera, non istorioak saltoa egiten duen, lausotzen den, milaka perdigoietan, ikus-entzuleari zuzenduta, eztanda egiten duen. Zeren eta ez baitago ikus-entzuleak ikusi nahi duena baino egia handiagorik. Brechtek “urruntze efektua” deitzen zuen; kabareta ala errealitatea bada, ikus-entzule bakoitzak, eskenatokiaren barrualdeari eta kanpoaldeari begiratuta, erabakiko du: pariak, putak, pariak eta putez aprobetxatzen direnak, polizia ustelduak, ganorarik gabeko herritarrak eta bizirik dirautenak, etengabeko aurrerantzeko ihesaldian. Iragana eta etorkizunik gabekoak. Pertsonaiak talkozko hautsetan murgilduta egongo balira bezala azaltzen dira. Polly, Peachum jaun zinikoaren alaba, Maki esanezinarekin ezkontzera doa. Zergatik ez? Pollyk bere irteera bilatzen du, nahiz eta lortzeko gainontzekoen irteerak estali behar izan. Maki orekari makarra da, bere baitan labana ezkutatzen duen makilari bermatuta ibiltzen da, era horretan beti norbaitek bere estropezuak ordainduko ditu eta ez ditu bizitzak jartzen dizkion zangotrabak horren erraz ahaztuko.

Horren larria izango ez balitz, dena graziosoagoa litzateke. Weill eta Brechten antzezlan hau 29ko crack-a baino bi urte lehenago estreinatu zen. Guk Iruñean, 2011ko krakaren erdian ikusi dugu. Kontua ez da bertan azaltzen diren diskurtso iraultzaileak indarrean dauden ala ez, baizik eta horiek isiltzeko neurriak orduan jada zaharrak zirela eta denborak bere baliogabetasuna areagotu baino ez duela egin. Atsedenaldian, libretoa eskuan harturik, zigarro bat erretzera ateratzen gara. Abestiek Centro Dramático Galegoren jatorrizko hizkuntza mantentzen dute. “Primero el pan, y luego la moral” bezalako esaldien esangura, alemanez ala galegoz esanda, berdin-berdin ulertzen da, 1929. urtean edota 2011n.

Klasiko baten aurrean gaude… ala zigor endemikoaren aurrean?

Poliziak agertzen diren guztietan publikoa barrezka hasten da. Ahoa ireki baino lehenago komikoak direlako susmoa zabaltzen dute. Putak Makiren lagun minak dira; badakite berak ez lukeela beraiengatik sekulan ezer egingo; beraiek ez dute beragatik ezer egingo; salatu egiten dute. Herritarrak inoiz baino miserableagoak azaltzen dira Paparen bisitaren aurrean (jatorrizko bertsioan Victoria erreginaren koroatzea da aitzakia).

Bukaeran gizon bakar bat urkaren aurrean; estribillo bakar bat ahots guztien aurrean “No seas tan severo en el castigo/ Hace suficiente frío, no hace falta más. /Fíjate bien, pues en este mundo antiguo/el dolor no se acabará jamás”

Errukia ala justizia?

Ikusiko dugu, orain guztiok elkar ezagutzen dugula, zer nolako aurpegiarekin abestuko ditugun Makiren bertsoak, entzuten ditugun hurrengoan… “El tiburón tiene dientes/ cuando ríe los enseña”…

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button