LITERATURA

Udaberriko lore literarioetariko batzuk

Jose Inazio Basterretxearen Azken tranbiaren itzala eleberriak argia ikusiko du laster batean, izan ere hil honen amaieran aurkezpena egin da. 1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel Maria Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak.

Unai Elorriagak itzulitako Adam Bodor-en Artzapezpikuaren bisita
eleberria ere kalena izango da. Adam Bodor, Errumanian jaiotako idazle hungariarrak tirania baten deskribapen bitxia egiten du lan honetan, hegoamerikarra balitz errealismo magikoa izendatuko litzatekeena, baina erteuroparra izanda absurdoa edo kafkiarra dei litekeena.

Uxue Apaolazak Igartza Saria izan zen Mea culpa lana argitaratuko du. Madrilen bakandurik bizi da Lur, nazkatuta bere bizitzaz, bere buruaz, bere amaz… Iraganetik etorrita bezala egunkari azal batean ikusten duen argazkiak gogora dakarzkio institutuko oroitzapenak, nerabezaroko mamuak, konpondu gabeko ideologi auziak… Bere autogorrotoak eta gorroto sozialak berpiztuta, Facebook-eko nortasun faltsu batekin orduko adiskideekin zitak egin eta banan-banan hiltzea pentsatuko du.

Xabier Mendigurenek bariku honetan aurkeztuko du Sakoneta eleberria. Ertzain gotorki armatuak, ekologista sutsu solidarioak, kazetari zinikoak edo jakingoseak… Denak doaz Sasiondora, han, diotenez, baserritar txoro edo terrorista fanatiko batek tiroka egin baitie aurre agintariei, AHTk desjabeturiko baserria, Sakoneta, hustera zetozenean.

Hauez gain, Karlos Linazasororen Udalbatza bahituaren kasu pollita
Iñaki Irasizabalen Igelak benetan hiltzen dira, Alberto Ladron Aranaren Zer barkaturik ez eta poesian Mikel Etxabururen Zu zara orain txoria lanak nabarmendu behar dira.

Prentsa-Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button