BESTELAKOAK

Mikel Laboaren biografiarik sinesgarriena

Mikel Laboa euskal kulturako azken hamarkadetako sortzailerik nabarmenenetako bat da, zalantzarik gabe. Orain, Laboarekin bizi-ibilbidea partekatu zuen Mari Sol Bastidak idatzi du Mikel Laboaren biografia bat (Elkar) izeneko lan mardula. Itzultzailea Koro Navarro izan da.

Liburu urdinaren kontrazalean irakurri dugunez, “lan hau ez da egilearen memorian bakarrik oinarritzen, hainbat eta hainbat agiri eta lekukotzaren zehaztasunean baizik. Horregatik da hau Mikel Laboaren biografiarik sinesgarriena eta osatuena. Bestalde, Mari Sol Bastidak badu berezko ibilbide profesionala, gure herrian urte haietan oso ohikoa ez zena, kontakizun hau aberasteko balio izan duena. Horrenbestez, memoriak eta historiak, esparru soziokultural nahiz pertsonalean, bat egiten dute liburu honetan, artistarekiko eta bikotekidearekiko emozioarekin eta mirespenarekin batera”.

Mari Sol Bastida (Donostia, 1938). 1955-1960 urteetan Ekonomia Zientziak ikasi zituen Bilboko Sarrikoko fakultatean, bertako lehenengo promozioko kidea izan zen.1967-2008 urte sasoian ekonomiako irakasle izan da unibertsitatean: Donostiako EUTGn lehenengo (Deustuko Unibertsitatea) 1967-1978 urteetan; eta EHU/UPVn 1974 urteaz geroztik. Nerabea zela ezagutu zuen Mikel Laboa. 1964 urtean ezkondu ziren, eta urteetan artistaren proiektuetan lankide izan da. 2009 urtean Mikel Laboa, 1934-2008 izeneko DVDaren zuzendaritza hartu zuen bere gain (kronologia barne), Elkarrek urte berean argitara eman zuena. Liburu hau azkeneko lau urteotako lanaren emaitza da.

La honek 1950tik 2008ra arteko garaia hartzen du, hau da, Mikel eta Mari Sol ezagutu ziren unetik eta elkarrengandik urrundu behar izan zuten arteko denbora.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button