BESTELAKOAK

“Kultura eta Pentsamendua” zikloa, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bilboko Bidebarrietako liburutegian Kultura eta Pentsamendua zikloa garatuko da azaroaren 2an, 9an, 16an eta 23an, Pensar (en) el fin del mundo izenburupean. Hitzorduak Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, 19:00etan. Bertara sartzeko, doako gonbitetako bat eskuratu behar da www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea webgunean.

Patxi Lanceros filosofo eta saiogilea da zikloaren arduraduna eta berak honela aurkeztu du ekimena: “baliteke amaierarik imajinatu gabe ezin egin lanik. Baliteke prozesu guztiak osotasun, akabera, oso gisa imajinatzea. Helburua, baikortasunez, proiektu baten amaiera arrakastatsutzat jo daiteke. Hondamendia ere aurresan daiteke. Eta azken aukera hori, ez guztiz zoriontsua, da nagusi munduaren amaieraz ari garenean da. Mitologietan, artean eta literaturetan, munduaren amaierak krisi, gerra, eritasun hitzaurrea izaten du. Eta logoa orokorra eta isilunea. Gainbehera ekonomikoa, mundu-pandemia, higadura politikoa edo larrialdi ekologikoa behin eta berriz agertzen diren sintagmak dira, eta, agian, ez dute tronpeta apokaliptikoak sintonizatzera gonbidatzen, baina gonbit dira, besteak beste munduaren amaieran pentsatzera”.

Gai konplexu horretaz pentsatzeko eta pentsarazteko Jorge Riechmann, Jordi Ibañez, Marta Llorente eta Teresa Aguilar Garcia hurbilduko dira Bilbora. Gaur bertan Jorge Riechman filosofo eta poetaren hitzaldia izango da: Ante la tragedia climática, necesitamos pensamientos extramuros. Riechamn poeta ona izateaz gain Zientzia Politikoetako doktorea da, eta Espainiako ekologista ospetsuenetako bat ere bai. Filosofia irakaslea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.
Azaroaren 9an, Jordi Ibañezek, Bartzelonako Unibertsitateko Germaniar Filologian doktoreak eta Pompeu Fabra Unibertsitateko Humanitate Saileko Arte Teoria eta Estetika irakasleak, honako premisa hau beteko du: ezer ez da imajinatu zenuen bezala. Amaieran ikusten dena.
Marta Llorentek, Bartzelonako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko arkitekto eta Arkitektura Konposizioko irakasleak, azaroaren 16an, Biharko hiriak: hauskortasuna eta erresistentzia hitzaldia emango du.
Eta zikloa azaroaren 23an amaituko da, Maria Teresa Aguilar Garcia Filosofia doktoreak emango duen Gizarte teknologiko berrian, Gorputza eta Pandemia hitzaldiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button