BERTSOTAN

“Erbestez Erbeste” bertso saio literarioa, Bermeon

Datorren igandean, urtarrilaren 22an, Bermeoko Hamabost gunean Erbestez Erbeste bertso saio literarioa egingo da. Bertan, Uxue Alberdi eta Miren Amuriza arituko dira bertsotan,  Goizalde Landabaso gai jartzaile dutela.

Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzari esker, kultur ondarea gaurkora ekartzeko antolatutako kanpaina da. Garai bateko emakumeek idatzitako kronika sorta bat hautatu eta ezagutaraztea da helburua; garai zailenetan ere, euskaraz idazteko grina bazela ikus dezagun.
Erbestez Erbeste liburuxkan agertzen diren testuen egileetariko batzuk ezagunak izan daitezke, baina beste asko ezezagunak, ezizenak erabiltzen baitzituzten: Mikaela Zarrana, Karmele Errazti, Purificación Gorostiza Garbiñe, Errose Bustintza Mañari, Agurtzane goitizenaz sinatu ohi zuen emakumezko bat, Miren Gabilondo, Miren Joaristi Mirentxu, Julene Azpeitia Arritokieta, eta abar.

Saioan doan banatuko da liburu txikia bertaratutakoen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button