EMAKUMEA

Emakunderen Berdintasun Eskola

Emakunderen Berdintasun Eskolaren webgune berria bidean da. Egitasmoak berdintasunaren arloan herritarrak sentsibilizatzea, prestatzea eta gaitzea helburu du

Berdintasun Eskola webguneak doako 32 ikastaro eskainiko ditu, berdintasunari lotutako hainbat gairi buruzkoak: berdintasunari buruzko oinarrizko ikastaroa, ziberfeminismoa, ahalduntze feminista, genero-ikuspegia txertatzea, berdintasunean haztea, emakumeen aurkako indarkeria, berdintasunezko maskulinitateak, ekonomia feminista edo berdintasun planak enpresetan, etab.

Ekimenaren aurkezpenen, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendaria bildu dira. Miren Elgarrestak azpimarratu duenez, web tresna berria bi urte baino gehiagoko prozesu baten emaitza da: “Emakundek aurretik eskaintzen zuen eskaintzaren azterketa egin da, baita beste leku batzuetako prestakuntza esperientziena ere.”

Nerea Melgosa sailburuak nabarmendu duenez, herritarrek, enpresek eta erakundeek gero eta interes handiagoa dute genero-ikuspegia integratuko duen prestakuntza lortzeko, eta Berdintasunerako Lege berriak garrantzi handia ematen dio prestakuntzari. Horren arabera,  online eskola berria “jauzi kualitatibo garrantzitsua da kalitatezko prestakuntza lortzeko”.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button