EMAKUMEA

“Emakumeek zientzia egiten dute” topaketa, Bilbon

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak Emakumeek zientzia egiten dute zikloko beste hitzaldi bat izango da azaroaren 11n. Helburua emakumearen eta zientziaren paradigma ikuspegi desberdinetatik lantzea da.

Aipaturiko hitzaldia Marina Sanz-Martín ikertzaileak eskainiko du, eta Angeles Alvariño doktore ozeanografo aitzindaria eta arrantzalekuen adierazleen aurkitzailea izango du ardatz, baita arrazismoaren aurkako borroka eta borroka feminista ere, 70eko hamarkadako mundu zientifiko estatubatuarraren indarkeriak ikusarazteko ahaleginean. Horrez gain, klima aldaketak itsas espezieei nola eragiten dien azalduko du, Ozeano Artikotik Mediterraneo itsasoraino.

Ángeles Vilariño aitzindaria izan zen munduko ikerketa ozeanografikoan, 1953-54an Erresuma Batuko itsasontzi ozeanografiko bateko lehen emakume zientifikoa izan zen. 1977an salatu zuen genero-diskriminazioa pairatzen zuela lan egiten zuen National Fisheries Service zentroan.

Marina Sanz-Martín ozeanografoa da. Ozeanografiako Espainiako Institutuaren Balear Uharteetako Zentro Ozeanografikoan (Cob, IEO-CSIC) doktoratu ondoko ikertzaile gisa lan egiten du, itsas espezie batzuek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna aztertzen. Bere bizitza pertsonala lan zientifikoarekin, dibulgazioarekin eta aktibismo feministarekin uztartzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button