ARTEA

Kalostra arte eskolak bi hitzaldi ondu ditu asteon

Donostiako Kalostra arte eskola bi artista gonbidatu ditu, asteon, Incurso programaren baitan. Hala, bihar, urriak 8, Jakob Jakobsen All power to the Copenhagen Free University izenburuko hitzaldia aurkeztuko du, 18:00etatik aurrera. “Ikasketa, auto-eraketa eta kolektibitatearen arteko harremanaz gogoetak”.

Etzi, halaber, urriak 9, Maria Berriosek Nuestro desconocido, nuestro caos, nuestro mar berbaldia azalduko du. “Valparaisoko Eskolari buruz, bertako batera bizitzearen pedagogiaz. Aurkezpen honetan, ekintza poetikoa praktika pedagogiko gisa landuko du, eta esperientzia ludiko kolektiboa ikasketa arkitektoniko gisa”.

Bi ekitaldiak Incurso programaren baitan egingo dira. “Gure egunerokotasunean egindako eten laburra da incurso bat, Kalostrako kurtsoaren baitan besteri sartzen uzteko hartu dugun tarte bat”. Programaren helburua ikuspegi ezberdinak biltzea da, batez ere, artearen pedagogiaren ingurukoak.

Informazio gehiago: kalostra.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button