ESZENA

“Agirretarren Bandera” antzezlanaren azken saioa

2021eko maiatzaren 7an estreinatu zuen EKIDA arte ekimen sozialistak Agirretarren Bandera antzezlana, Azpeitiko Soreasu antzokian. Euskal Herriko herri askotako areto eta plazetan emanaldiak egin ostean amaiera emango diote birari ostiral honetan, urtarrilaren 13an, Bilboko Bilborock Aretoan, 19:00etan.

“Agirretarrak edonortarrak dira, gure garaiko jendea. Eugenio Agirre Alvarezen alabak eta bilobak, bost kideko langile-familia bat. Eugenio hil egin da eta bere bilobei oinordetzan utzi die leku bat munduan: bere apartamentua. Hara joango dira gazteak bizitzera. Apartamentu horretan osatuko dira hiru gazteren kezka prekarioak eta ametsak, beste apartamentu batean gorpuztuko dira hutsuneak eta bi amaren ametsak. Baina egonkorra zirudienak ez du irauten. Zer hautatu dezakete? Norentzat dira dauzkaten ametsak? Gure garaiari buruzko antzezlana da Agirretarren Bandera, porrotaren eta krisiaren garaia oholtzara eramana.”

Azpeitia, Urretxu, Atarrabia, Zarautz, Baigorri, Idiazabal, Legutio, Bergara, Pasai Donibane, Gasteiz, Durango eta Donostiako emanaldiak egin ostean, azken emanaldia izango da Bilbokoa. Aurreko emanaldietan bezala, Eñaut Zubizarreta Trigger txelo jotzaileak zuzeneko musika jarriko dio obrari.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button