EMAKUMEA

EDEko Orekatuz batzordetik

Martxoaren 8an, Orekatuz Batzordeak egokitzat jo du Emakundek aurtengo urterako egin duen proposamenarekin bat egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunarekiko erakunde gisa dugun konpromisoari eutsiz. Mezu hau helarazi digu: Nork zaintzen du? Jar dezagun agerian Egin dezagun dagokiguna, eta eskatzen du emakumeen eta gizonen arteko eta erakundeen eta gizarte osoaren arteko zainketa-lanak agerian jartzea, baloratzea eta banatzea.

Baina, era berean, “uste dugu EDE Fundazioan ibilbide luzea egin dugula eta “zainketa-lanen banaketatik” harago joan behar dugula, edo “gure partea egitea” etxeko lan pare bat bere gain hartzera mugatzen dela.”

Badakigu, halaber, zaintza erdigunean jarri beharra feminismoaren aldarrikapen handienetako bat dela, eta, era berean, zainketak baloratzea eta ardurak hartzea hainbat programa-esparrutan jasotzen den helburua dela; esaterako, NBEk sustatutako garapen jasangarrirako Agenda 2030ean. Ekonomia Feministak gogorarazten digu gure gizartean lan mota bat dagoela, oraindik ikusezina edo gutxi baloratua, zainketaren lana etxean, komunitatean. Gogorarazten digu, batez ere, lan horretaz arduratzen direnak emakumeak direla.

Martxoaren 8an, gure inguruan, gure erakundean, gure familietan… “Nork zaintzen du? Nor arduratzen da eguneko menuez, txikitzen edo zahartzen den arropaz? Nork artatzen ditu gaixoak? Nor arduratzen da afektuez? Nork hitz egiten du “mutil-lagunez” eta “neska-lagunez” edo seme-alabekiko afektuez? Nork aitortzen eta laguntzen du? Nork ikasten ditu errezetak eta familiako adinekoen istorioak? Nork planifikatzen du? Nork…?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button