Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak Emakumeek zientzia egiten dute zikloaren edizio berri bat jarri du abian. Ziklo honek ikuspegi desberdinetatik heltzen dio emakumearen eta zientziaren paradigmari.
Hurrengo hitzordua hilaren 23an izango da eta, ohikoa den bezala, zientziaren hainbat arlotan erreferente diren emakumezko figurak izango ditu, Bidebarrieta Kulturgunera hurbilduko direnak, zientzia eta bere fazetak protagonista izango diren jardunaldiak partekatzera.
Kasu honetan, Bidebarrietako Areto Nagusiak Marga Sáez Herrerok, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko psikiatra hartuko du. Hitzordua 19:00etan hasiko da eta Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da.
Otra psiquiatría: salud mental con perspectiva de género izenburupean, mundo osoko emakumeek aurre egiten dieten osasun-arazoen ezaugarri komunetan jarriko da fokua; naiz eta komunak izan, alde handiak ikusten dira bizi-baldintza desberdinek baldintzatuta. Nesken eta emakumeen osasunean faktore sozial eta ekonomikoek eragiten dute, hala nola hezkuntzarako sarbideak, familiaren aberastasun-mailak eta bizilekuak. Desberdintasun horiek ez dira garapen-bidean dauden herrialdeetan bakarrik ezartzen, herrialde garatuetan ere gertatzen dira. Pobreziaz hitz egiten denean, emakumeez hitz egiten da. Pobreziak, beraz, emakume aurpegia du. Horrek nesken eta emakumeen osasunean eta osasun mentalean eragina du ere.
Marga Sáez Herrero Medikuntzan doktorea da, eta bere doktore-tesia elikadura-portaerari eta gorputz-irudiari buruzkoa izan zen obesitate morbidoan.