EMAKUMEA

Emakundek berdintasunaren arloko ikerketa sustatzeko hiru beka deitu ditu

Emakundek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ikerlanak egiteko hiru bekaren deialdia onartu du 2024rako. 70.000 euro bideratuko ditu Emakundek azterlanak egitea sustatzeari eta herritarrak horiei buruz sentsibilizatzeari buruz helburu duten diru-laguntzei.

Ikerketa-lanen garapena eta hedapena funtsezkoak dira eztabaida publikorako eta erabaki politikoak hartzeko, batez ere genero-ikuspegia politika guztietan txertatzeari dagokionez. Gainera, beken modalitateak prestakuntza eta ikerketa garatzeko aukera ematen du, eta onuradunen ibilbide profesionala sustatzen du.

Gaur argitaratutako deialdian hiru beka mota daude, eta horietako bakoitza ikerketa-lan bati dagokio. Beketako biren helburua da etorkizuneko bekadunen prestakuntza orientatzea eta bultzatzea, genero-harremanen testuinguruan sortzen ari diren esparruetara, eta gure gizartean balio-aldaketa bultzatzen laguntzea. Hirugarren laguntza diskriminazio multipleko arriskuan edo egoeran dauden emakumeen kolektiboen azterketan aurrera egiteko beharrari erantzuten dio.

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 16ra arte egongo da zabalik.
Oinarriak hemen kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button