IKUS-ENTZUN

Lau amets lau udako gau

DSS2016EU hiriburutzaren ospakizunen baitan egin zen Uda-gau bateko ametsa antzezlanak izan zuen arrakasta ikusita, gaueko parkea komedia horrentzat eskenatoki bilakatu nahi izan dute berriz, eta hala, datozen egunotan, gaur hasita, William Shakespeareren klasiko horren moldaketa zinematografikoak ikusi ahalko dira.

Hala, gaur berton, 22:30ean, A Midsummer Night’s Dream izeneko obra ikusi ahalko da. 1935ean egin zen lan hau William Dieterle eta Max Reinhardt-en eskutik.
Bihar, Sommarnattens leende, Ingmar Bergman-en filma pantailaratuko da. Uztailaren 6an, Peter Hall-en A Midsummer Night’s Dream egokitzapena ikusiko da.
Eta azkenik, A Midsummer Night’s Sex Comedy pantailaratuko dute. Woody Allen-ek Bergman-en Sommarnattens leende hartu eta Jean Renoir-en La règle du jeu filmarekin nahasten du bere bertsio pertsonala osatzeko.

Informazio guztia Tabakaleran duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button