Lurpeko Uzta eta Ibu Hots kolektiboek sarraski soniko desbideratu berri bat antolatu dute biharko, urriak 19: Voragine Day, Underground Iberiarraren I. Erakustaldia.
“Lurpeko mundu bat. Gehienek lurpeko mundu baten biztanleak direnik ere ez dakitela. Argi egin eta suak pizten dituzten zuziak daramatzate. Ez dute pasteletik jaten. Kontsumoaren kultura. Astia eta denbora librearekiko politikagintza. Euren suek kezko estalki bat baino ez dute sortzen.
Urriaren 19an Ibu Hots-en hainbat zerga ordainduko dira. Zuzenekoak eta zeharkakoak. Hainbat arau beteko dira. Gure buruari egokitutakoak eta eurek ezarritakoak ere bai.”
Eguerditik aurrera hasiko da triskantza, eta dena bat izango da: Pablo Und Destruktion (Oviedo), Da Monstra (Lisboa), Mesa Camilla (Madril), Jupiter Jon (Irun), Picore (Zaragoza)eta Familea Miranda (Txile) taldeen kontzertuak izango dira.
