BESTELAKOAK

Amorebieta-Etxanoko Mangamore jardunaldiak iragartzeko kartel lehiaketa

Parte hartzeko interesa dutenek posta elektronikoz bidali beharko dute kartelaren diseinua helbide honetara, 4Mb baino tamaina txikiagoa daukan jpg-an, eta martxoaren 18a baino lehen.
Posta elektronikoz bidaltzen den diseinuaz aparte, jatorrizko bertsioa eduki beharko dute egileek, eta irabazleari jatorrizko hori eskatuko zaio. Baldintza hauek bete behar ditu: Tamaina 67×94 cm izango da, Mangamore 2k11 testua agertuko da bertan, eta euskarria digitala izango da (jpg, pdf edo psd formatua).

Kartel onenen aurre-hautaketa egingo du aurten manganime arloko adituek osatuta egongo den epaimahaiak. Apirilaren 11n jakinaraziko da nor den lehiaketaren irabazlea. Kartelik onena egiten duenarentzako saria 500 eurokoa izango da.

Lehiaketaren lehenengo edizioan 47 kartel aurkeztu ziren, eta 2.000 bototik gora jaso.

V K Comunicacionek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button