ESZENA

Errenterian eta Elorrion antzezlanak

Asoc. Humanístico Cultural La Ilusión Elkarteak Ligeros de Equipaje antzezlana antolatu du, irailaren 28an, arratsaldeko 20:00etan, Errenteriako Niessen Kulturgunean. Beste aldetik, umeentzat antzerkia programatu dute, egun berean, Elorrion, Deabru Beltzak taldearekin.

Ligeros de Equipaje ikuskizuna hain aspaldikoa ez den iraganaldi baten zatiek osatzen dute, eta gizakiaren sentiberatasuna baliatzen du behartutako migrazioa baten drama ulertzeko, iritzi politiko, nazionalitate edo garaiez haratago. Bi espainiarren istorioa da. Gerra zibilaren azken egunetan Espainiak muga zeharkatu dute beste 500.000 lagunekin.

Elorrion, Deabru Beltzak (Katrin Schlegel, Idoia Somoza eta Garbitxu) taldeak Opera Abeslaria antzeztuko du Elorrion. August Strindberg autorearen Tabako lehortegiko sekretuak ipuinean oinarriturik, Hannah opera abeslariaren arrakasta eta hondamendia kontatzen dira ikuskizun honetan. Era ludiko eta entretenigarrian publikoaren operarako hurbilketa errazten du, musika eta antzerkia ederki uztartzen dituen ikuskizun batean.
Idoia Somoza Vegas sopranoak, Katrin Schlegel aktoreak eta Marta Galleguillos pianojoleak kontatzen eta kantatzen digute antzerkia, ipuina eta musika den istorio eder hau.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button