BESTELAKOAK

“Arteando”, Arte Garaikideko Nazioarteko Azoka

Abuztuaren 7tik 11ra Arteando Euskal Herriko Arte Garaikideko Azoka egingo da Irungo Ficoba erakustazokan. Bertan, galeriak, artistak eta zaleak bilduko dira hainbat egitasmo artistikoren artean.

Biarritzetik hasita eta Donostiarainoko galeriak izango dira azokaren protagonistak. Horretaz gain, Chillidaren eta bere obraren inguruko hainbat ekitaldi ere izango dira.

Gune solidario bat ere izango da, non emarien truke arte-katalogoak lortu ahal izango diren. Lortutako dirua Martuteneko presondegirako, euren tailer artistikoetarako materiala eskuratzeko, eta San Ignacio de Moxos (Bolivia) musika-eskolarako izango da.

Azokan bertan ikusgai izango diren Iñaki Moreno Ruiz de Eguino artistaren bi artelan ere zozketatuko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button