ARTEA

Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa edo “Prototipoak”, Azkuna Zentroan

Azkuna Zentroak, ekainaren 1etik 5era bitartean, Prototipoak. Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Topaketa ospatuko du. Bertan, ikusizko arteei, argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira.

Prototipoak topaketa bienala da eta “begirada desberdinak dituzten eta jatorri oso desberdinekoak diren artistek esperientzia berriak planteatzen dituzte, eguneroko bizitzarekin eta begirada artistikoarekin lotuta.  Forma Artistiko Berrien bidez egiten dute, beren kodeekin eta sorkuntzadenborekin, aldatzen diren agertoki eta formatuetan, errealitatearen hainbat alderdi auzitan jartzen duten lengoaia desberdinekin”.

Aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, Jose Ramon Ais, Diego Sologuren & Sébastien Tripod, Maider Lopez, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernandez sortzaileek parte hartuko dute, Zentro osoan bizi diren proiektuekin.

Hala, Jose Ramon Aisek zuhaitzak lerrokatzeko prototipo bat garatuko du Azkuna Zentroko terrazan; Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) Haikuen kontzeptuari buruzko ikus-entzunezko esperimentu bat aurkeztuko du; Diego Sologuren & Sébastien Tripodek Iparragirreko fatxada zeharkatuko dute ekosistema esperimental bat birsortzen duen instalazio batekin; Pertsona batek espazio publikoan egindako esku-hartzearen emaitzak aurkeztuko ditu Maider Lopezek; Laida Lertxundik eta Ren Ebelek etxeko bizitzari, praktika artistikoari eta zinemari buruzko instalazio bat proposatuko dute; Elssie Ansareok Lantegiko leihoak kolorez eta fantasiaz beteko ditu, formatu handiko argazkiekin; Lendia Song erakusketaren inguruko performance batzuk aurkeztuko ditu Elena Aitzkoak; eta Amalia Fernandezek gorputzaren, dantzaren eta erakusketaren inguruko esperientzia estetikoa aktibatuko du, zentroko hainbat espaziotan performanceak eginez.

Hortaz, aurten aurkeztuko diren zortzi proiektuek “munduarekin harremanetan jartzera gonbidatzen gaituzte — intimoenetik eta pertsonalenetik, hala nola, etxea, adiskidetasuna edo gu hazi ginen paisaiatik, publikoenera, hirian dabilen kale batera edo eraikin publiko baten erabilerara —; proiektu horiek gure pertzepzio-gaitasuna berrosatzera eta elkarrekin bizi garenarekin harreman sentikorrak sortzera gonbidatzen gaituzte”.

Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak adierazi duenez, “Prototipoak zentroaren kultura-proposamenaren paradigma da zentzu askotan. Lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa, artisten eta publiko-komunitateen arteko topaguneak irekitzen dituena”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button