BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa

Igande honetan, martxoaren 15ean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da Burlatako Kultur Etxean. Horren ostean, Elizondon martxoaren 28an arituko diren zortzi finalisten izenak jakingo dira.

Igandean arratsaldeko 17:30ean hasiko den saioan seikote hau arituko da kantuan: Eneko Lazkoz etxarriarra, Oskar Estanga gaintzarra, Oier Lakuntza, Saioa Alkaiza, Migel Mari Elosegi Luze eta Aritz Saragueta. Aurkezle lanetan, Maider Ansa arituko da.

Saioko irabazleak finalerako sailkatze zuzena eskuratuko du eta harekin batera, zortzi finalisten izenak ere erabakita geratuko dira; finalaurreko bakoitzeko irabazleak eta 5 puntuaziorik onenak eskuratzen dituzten bertsolariak. Momentuz, Julio Soto eta Xabier Terreros dira finalerako txartela segurtatuta duten bakarrak, Berriozar eta Lesakako finalaurrekoak irabazita hurrenez hurren. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button