
Gaurtik, uztailaren 3tik irailaren 28ra bitartean, Gasteizko Montehermoso zentroan, Manuel Vilariño artista galiziarrak, Seda de Caballo titulu iradokitzailedun erakusketa paratuko du.
Manuel Vilariño (A Coruña, 1952) argazkilari eta poeta da, eta beste aldetik ere, egungo arte garaikideak duen adierazle garrantzitsuenetako bat.
Argazkilaritzaren munduan, Kultura Ministerioak Argazkilaritzako Sari Nazionala eman zion2007an, egindako ibilbide ikaragarriaren ordainetan.
Seda de Caballo obrarekin dator orain Gasteizera, eta berak han egindako banakako lehen erakusketa da.
Atzera begirako erakusketa honetan (1981etik gaur egunera), artistak ehunen bat lan bildu ditu.
“Bere estetikaren alorrik azpimarragarrienak islatzen ditu, betiere hondo poetikoak eta kontenplaziozko jarrera-eskaerak markatuta. Sorkuntza-ibilbidearen bereizgarririk handienak haren zorroztasun eta koherentzia handia dira. Horrekin, berezko hizkuntza eraiki ahal izan du” jakitera eman du Montehermoso Kulturuneak.