Hil osoan zehar, antzerkizale zaretenok baduzue zertaz gozatu Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Izan ere, bertako antolatzaileek hil osoko programazioa ondu dute honezkero.
Hala, asteburua honetan, otsailak 8, antzerki amateurraren barruan, Trastornos Literarios izeneko lana ikusteko parada egongo da. Mikrorelatoak, dialogoak, monologoak, eta horrelakoak erabilita, beti ere erridikuluaren inguruan, bizitzaren absurdua zertan den ikertzeko. Itziar Lazkanok 7grados konpainia zuzendu du okasio honetan.
Asteburu honetan ere, urtarrilaren 10etik garatu den Antzerki Arinaren I. Jardunaldiak amaituko dira. Jardunaldi hauetan ikusi diren lanak honakoak izan dira: Yo en mi tiempo libre hago lo que quiero (Josu Angulo, Rodrigo Casillas); Lo ínclito de tu drama (Yannick Vergara, Xabi Ortuzar. Zuzendaria, Erik Leal); Prohibido soñar despierto (Gabriel Ocina, Olga Martinez. Zuzendaria, Leire Ucha); Diez (Leyre Berrocal, Izaskun Barroso. Zuzendaria, Ana Cristina Camara); Una Penélope cualquiera (Ane Pikaza, Sara G. Marín. Zuzendariak, Ilam Zurko, Juana Lor); Con quién hablas (Mikel Losada, Olatz Ganboa. Zuzendaria, Patxi Gandarias); La Chistera (Almudena Ardit, Ivan Bilbao. Zuzendaria, Ines de Leon); Bienes y Propiedades (Miriam Martin, Mikel Martin. Zuzendaria, David Gonzalez). Eta beste aldetik, Espinazo o callos (Pez Limbo Creaciones) eta Bienestar (Radio Teatro) izango dira lan gonbidatuak.
Bada, hain zuzen ere, horietarik batzuk errepikatuko dira asteburuan. Hala, ¿Espinazo o Callos?, ¿Con Quién Hablas? Lo Ínclito de tu Drama, Prohibido Soñar Despierto eta Una Penélope Cualquiera ikusteko abagunea egongo da berriro.
Hilaren hondarretan (otsailaren 21 eta 22a) beste bi lan programatu dira: Fausto, Ciudadano Ejemplar eta Godot.