
Jazz soinuak zabalduko dira uztail eta abuztuan Bilboko Guggenheim museoan, Art&Music Km0 jaialdia esker.
“Art&Music programatuko dugu berriro, lagunartean Bilboko giro onenaz gozatzeko ekitaldi bat. Astero, erlaxatu Museoko terrazan zerbait hartuz zuzeneko jazz musikak inguratzen zaituen bitartean. Zero kilometroko zenbait bandak zur eta lur utziko zaituzte beren erritmo eta nortasunarekin.”
Gaur berton, hilak 6, izango da lehen kontzertua Aitor Bravo trio taldearekin (David Juarez pianoa, Jon Cañaveras baxua eta Aitor Bravo bateria).
Datozen kontzertuetan honako talde hauek hartuko dute parte: Richie Salvador 4tet (13an), Cumbaos trio (20an), Elsa Lizundia 4tet (27an), Ledian Mola trio (abuztuaren 3an), Nico Andino 4tet (10ean), Xahu taldea (17an), eta North Coast Quartet (24an).
Jakingarri guztiak: Art&Music Km0 jazz jaialdia.



