IKUS-ENTZUN

“La Mort De Louis XIV” pantailaratuko du Fas zineklubak Guggenheim Bilbao museoan

Bilboko Fas zineklubak emanaldi berezia egingo du larunbatean, Bilboko Guggenheim Bilbao museoko auditorioan, 17:30etik aurrera, museoaren 20. urteurrenaren harira ondutako TopARTE programaren baitan.  Hala, Norberto Albóniga Fas Zineklubeko batzordekideak Albert Serra zinegilearen La Mort De Louis XIV (Frantzia / Espainia / Portugal , 2016) filma aurkeztuko du.

Louis XIV erregearen hilzoriaren inguruan ardazten da filma, eta Jean-Pierre Léaud aktoreak izugarrizko lana egiten du erregearen azalean sartuz. Horretaz gainera, Albert Serra zinegilearen lan onena da, eta Jean Vigo saria ere jaso zuen. Pelikula mugimenduan dagoen margolana dirudi, non munduko gizon boteretsuena, Eguzki Erregea, bere heriotzaren aurrean jartzen den.

Bilboko zineklubaren arabera, “Albert Serrak gortearen intrigetara gonbidatzen gaitu, argi-ilunetan gozarazten, koadroan barneratzea lortzen du. Kontenplaziotik hasita, parte hartzera eramango gaitu, eta irudimen apur batekin istorioan sartuko gara (eta ez da edozein istorio!). Albertek ia bi ordutan gure aditasuna mantentzea lortzen du, ohe-aretoa utzi gabe (meritua!)”.

Horrekin batera, emakumeen trataera nabarmentzekoa da. “Madame de Maintenon eta Madame de Ventadour, Luis XIV. garaiko gortean emakumeak zuen pisua aurkeztuz. Hitzik gabe uztekoa, Jean-Pierre Léaud, ikaragarria!”.

Informazio gehiago: cineclubfas.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button