BERTSOTAN

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala, Elizondon

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Elizondoko Baztan pilotalekuan izango da, martxoaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Guztira 33 bertsolari izan ziren txapelketa hasi zutenak eta finalera bitarteko 9 saioetan lehian aritu direnak. Azkenean, horietatik zortzi sailkatu dira finalera eta hortik aterako da Nafarroako txapeldun berria: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes Itturri, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.,

“Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken bi edizioetako finalak (2011, 2013) Iruñean jokatu baziren ere, aurten Elizondora bueltatuko da. Egun, txapelketako final bat Iruñean egiteko babes nahikorik ez du Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta bereziki egoera ekonomikoak bultzatuta gauzatu da aldaketa. Azken urteetan bertsolaritzaren transmisioan eta indartzean lan handia egin da Baztanen eta final gogoangarriak jokatu izan dira Elizondon. 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalarekin beraz, beste urrats bat eman nahi da bertsolaritzaren sustapenean”.

Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaren ostean triki-poteoa izango da Elizondoko tabernetan zehar eta afaria ere eginen da Elizondoko Trinketean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button