LITERATURA

Bihar abiatuko da Literaturia Larrabetzun

Literaturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zen iaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileekin elkarlanean. Aurten mila irakurle eta hamaika gehiago elkartzeko xedea finkatu du antolakuntzak, eta horregatik literatura eskola 111 akademiarekin eta Euskal Herri osoko irakurle klubekin elkarlanean egingo da.

Literaturaz ari garenean sarri aipatzen da irakurlea, baina ezer gutxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukera izango dute elkarrekin kezkak eta esperientziak partekatzeko, eta gero haiek izango dira liburuak kaleratu berri dituzten idazleei aurkezpenetan galderak egingo dizkietenak.

Egitarau potoloa prestatu eta antolatu da egun hauetarako. Literaturzalea bazara hara joateko estakururik ez daukazu. Hemen duzu gonbitea.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button