LITERATURA

R.Mª Azkue sariketa martxan

Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak R.Mª Azkue izeneko sariak antolatzen dituzte. Euskal eskola-umeak eta gazteak literaturgintzara bultzatzeaz gainera, euren artean irakurketa indartzea dute helburu nagusi sari hauek.

“Lehiaketa hauetan parte hartzera bultzatu nahi ditugu literatura-sortzaile gazteak, ziur gaudelako euren ekarpenak mesede handia egingo diela gure hizkuntzari eta kulturari.”

Sari hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio edo olerki-lan aurkez daiteke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik, ondorengo adin mailen barruan:
A maila: 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak
B maila: 2000, 2001, 2002 eta 2003an jaioak
Lanak, makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan. Bestalde, hiru kopia bidali behar dira.

Lanek gutxieneko luzera hauek izan beharko dituzte: narrazioan 2 folio (A) eta 4 folio (B), eta olerkian 15 lerro (A) eta 30 lerro (B)

Lanak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da. Lanak helbide honetara bidaliko dira: Euskaltzaindia, Plaza Barria, 15, 48005 Bilbo.

Datu guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button