IKUS-ENTZUN

“Labur Esanda” Durangoko film laburren lehiaketa

Asteburu honetan, martxoaren 24 eta 25ean, Labur Esanda film laburren lehiaketaren III. edizioa antolatu dute Durangoko Plateruenan. Berbaro Elkartea da antolatzailea, eta berak esandakoaren arabera, parte hartzeko martxoaren 24an hara joatea nahikoa da, baina aurrez izena emailez eman behar da.

Betiko legez, egun horretan, 16:00etan, gai bat, objektu bat eta esaldi bat emango zaizkie parte hartzaileei, eta 24 ordu izango dituzte bideo bat grabatzeko betebehar horrekin. 25ean, lanak burutu eta gero, 16:00etan, parte hartzaileek film laburrak entregatuko dituzte.

Geroago, 21:30ean, Plateruenan elkartuko dira sortzaile guztiak eta bertan egingo da film laburren emanaldia, 22:00etan, bai eta sari banaketa ere.

Lehiaketak 600 € banatuko ditu saritan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button