BERTSOTAN

“Bertsozientzia” saioan, zientzia eta bertsolaritza uztarturik

Bertsozientzia saioan, zientzia eta bertsolaritza batuko dira berriz, abenduaren 1ean, EHUko Bizkaia Aretoan, 18:30ean. Itsasontzien aurkako orken erasoak, 2002an pandemia baten arriskuaz hitz egin zuen zientzialaria, edo hizkuntzen edota emozioen arteko lotura bertsoetarako gaiak izango dira aurten. Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzari esker, aurten ere, hiru zientzialarik jorratutako gaietan oinarriturik bertsolari bik abestuko dute. Gai horiei Miren Amurizak eta Andoni Egañak jarriko dizkiete bertsoak.

Gaiei dagokionez, Irati Diez Virto biologoa eta Zientzia Kaierako kolaboratzaileak azkenaldian gertatu diren itsasontzien aurkako orken erasoen inguruan hitz egingo du Adimen artifiziala, bai zera… orken iraultza dator! hitzaldian. Mikel Santesteban Insausti hizkuntzalari eta EHUko Ikertzaile Doktore Iraunkorrak, berriz, Berdin emozionatzen gaituzte gure hizkuntza guztiek? hitzaldian hizkuntzen eta emozioen loturan sakonduko du. Azkenik, Josu Lopez Gazpio Kimika doktore, irakasle eta zientzia-dibulgatzaileak Iragana aztertu, geroa ulertzeko hitzaldian Johan Hultin patologoaren ikerketaz hitz egingo du.

Bertsozientziaren saioan, sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button