MUSIKA

“Kanterri”, euskaraz kantatzen duen herria

Kanterrik esparru askotako eragileen elkarlana piztuarazi nahi du euskarazko kantagintzaren dimentsio artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jartzeko, eta era berean euskarazko kantagintza aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu.

Eta bere helburuak dira euskarazko kantagintzaren ekarpen historikoa bere ertz guztietatik hausnartzea, letrak euskaraz sortzen trebatzen laguntzea, euskarazko kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea, eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea.

Horretako Oiartzungo Udalak, Oiartzungo Kantagiltza Elkartearekin eta Ahotsenearekin,  Kanterri ikastaroa antolatu du uztailaren 11n eta 12an. Bertan arituko dira hizlari Anari Alberdi, Fermin Etxegoien, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde, Itxaro Borda eta Jon Maia.

Larunbateko saioan, Fermin Etxegoienek Belarrezko katedralak. XX. mendeko kantagintzaz gaia aztertuko du; Anari Alberdik Zer, zergatik eta zertarako (kantatu)?, eta Itxaro Bordak Nondik eta nola idatzi kantaletrak? Erran eta egin.

Uztailaren 12an, Ihintza Orbegozo Haize zaharrak eta haize berriak. XXI. mendeko kantagintza. Lehen 20 urteak gaiaz mintzatuko da; geroago, Imanol Epeldek Kanta dezagun bizitza (ikasgeletan ere). Edo nola lortu curriculum-dekretu bat sormenarentzako mintzaldia egingo du; eta azkenik, Jon Maiak Zergatik gara kantu bat? ideia garatuko du.

Izena-emateko epea ekainaren 24ra arte izango da, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button