EZLEKUBAT

Mudhoney: grunge-aren hazi ustela

Mudhoney Seattle hiriko rock banda ezaguna Bilboko Kafe Antzokian arituko da hil honen 13an. Nirvana, Soundgarden eta Pearl Jam bandek eskuratu zituzten 90eko hamarkadan grunge musika fenomenoak eragindako salmenta eta sosa guztiak; Mudhoneyk, ordea, aurreko hirurek neurri handi batean galdu zuten sinesgarritasun guztia, -gehienbat diskoetxe handien presioengatik-, mantentzen jakin dute. Koherentzia horri esker, oraindik diskoak grabatzen eta oholtzak kiskaltzen jarraitzen dute.

Kafe Antzokiko agertokian Under a Billion Suns (Sub Pop) iaz argitaraturiko azken diskoko doinuak, betiko kantu ezagun eta mitikoekin tartekatuko dituzte, besteak beste, Touch Me I’m Sick himno garratza.

Mudhoney ez ziren sekula grunge fenomenoaren ordezkari ofizial bezala agertu prentsan, baina haiek erein zuten gerora diskoetxeen industria irauliko zuen grunge fenomenoaren hazia. Hitz bitan: Nirvana edo Pearl Jam bandek asko zor diete Mudhoney koadrilari.

Sub Pop zigilutik eta Seattle hiri ingurunetik atera ziren hamaikatxo banda gaztek, etengabe edan zuten laukotearen punk kutsuko garage rock-etik. Zaharrenok oraindik gogoratzen dugu 90eko hamarkadan Debako Txitxarron eskaini zuten kontzertua Interestellar Villians banda australiarrarekin batera.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button