BESTELAKOAK

Eskaintza kultural oparoa hil honetan Markina-Xemeinen

Uhagon Kulturgunean ikusgai dago jada hilaren 12ra bitartean Fundeso Euskadik Munduzabal erakundearekin lankidetzan atondu duen argazki eta objektu kulturalen erakusketak, Emakumea herri indigenetan eta Ez da eskulana, kultura baizik, hurrenez hurren.

Musikari dagokionez, ostiral honetan, hilak 4, Jon & The Sugramas, Jon Gurrutxaga, Arima Beltza taldeko kidearen egitasmoa berriaren emanaldia izango da 22:30ean. Taldeak 70eko hamarkadan erroturiko hard rocka jorratzen du. Eurekin The Incult bertsio-taldea izango da. Hilaren 18an, berriz, Markina-Xemeinen eta inguruetan bizi diren senegaldarrek osatutako Kataya taldeak ere kontzertua emango du.

Horrez gain, azpimarratzekoa da hilaren 13an, igandea, New York hiriko Dawn Landes emakumezko country musikariak eskainiko duen emanaldia. Hainbat pelikula eta telesailetan entzun da bere musika entzun da, besteak beste, House telesailean. Euskal Herrian joko duen kontzertu bakarra izango da hau.

Eta amaitzeko antzerkigintza: hilaren 5ean, larunbata, Kukubiltxo konpainiak Mortimer obra antzeztuko du. Gazte eta helduentzako bakarrizketa xamur, dibertigarri da. Testua eta interpretazioa, Haritza Rodriguez-ek egin du eta euskarazko bertsioaren egokitzapena Gotzon Barandiaranek.

Uhagonek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button