MUSIKA

Udazkena musikaz beterik dator

Hainbat diskoetxe aurtengo larrazkenerako produktuak zabaltzen hasi dira. Eta batzuk oso interesgarriak dira.

Adibidez, Hiru Mursegoren (Maite Arroitajauregi) disko berria kaleratuko du. Elektrika Grabaketak estudioetan (Azpeitia, Gipuzkoa) grabatu du lan hau bertako Ander Barriusorekin eta aspaldiko laguntzaile duen Ibon RG musikariarekin. Audience taldeak, Big Affair izenekoa kaleratuko du. AEBetan grabatu dute John Agnellorekin. Eta Anarik Bidea eta denbora lana argitaratuko du. Anarik Irla Izan diskoaren biran zuzenean grabaturiko kantuak bilduko ditu disko honetan. Hauek Bidehuts plataformarenak dira

Ruper Ordorika handiak Azukre koxkorrak (Elkar) kaleratuko du. 2011an, Hodeien azpian izeneko diskoa argitaratu zuen. Lan berrian, desagertutako talde eta kantariei tributo bat eskaini nahi izan die. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuek lekua izango dute, Delirium Tremens, Koxka, Hertzainak, Errobi, Itoiz, Kortatu…taldeen kantuen bertsioekin batera.

Amaieratik hasi izango da Izaki Gardenak taldearen lan berria. Ohikoa denez, pop estiloa, country-blues erabiltzen dute kantu alaiak sortzeko.

Mikel Markezek Indar bat dabil hor izen ederreko lana borobildu du. Halako kanta miresgarri bezain joriak sortu ohi dira Mikel Markezen talentutik. Bere grabaketan Xabier Amuriza bertsolaria, Josu Zabala eta Arkaitz Miner musikariak eta Iparraldeko Aire Ahizpak hirukoteak, besteak beste, parte hartu dute.

Odolaren Mintzoak lan homonimoa atera du. Hauxe da argitaratzen duten lehen lana, 5 kantutako disko txiki bat. Hardcoretik edaten dute kantu zorrotzak, zuzenak eta indartsuak sortzeko.

Garik Elkar estudio. Live-analogic-sessions izenburudun proiektua aurkeztuko du. Sesio bat estudioan, zuzenean, musikari guztiak batera, 8 kantu modu analogikoan grabatuta, Jean Phocas eta Victor Sanchez teknikarien begiradapean.

Eta nola ez, hainbat klasikoren argitalpen berriak jasoko dira. Barricada, La polla records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika izan ziren lehenak, eta orain hauek: La Polla Records eta Kortatu.

Hauez gaina, bi lan berezik ere ikusiko dute argia: Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa alde batetik, eta Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverdek ondutako Jainko txiki eta jostalari hura.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button