MUSIKA

Musika biodibertistatearen alde

Busturiako Madariaga Dorretxean dagoen Euskadiko Biodibertsitate Zentroak biodibertsitatearen aldeko musika jaialdia atondu du ekainaren 2an. Musikaz gain, hainbat jarduera izango dira 11:30etik 3:00ak arte.

“Musika ekitaldiak eta kontzertuak egiten diren aldi berean, jende guztiarentzako aisialdiko eta arte arloko jarduerak antolatzen dira, horiek ere birziklatzearekin, kontsumo arduratsuarekin, jasangarritasunarekin eta abarrekin lotutakoak”.

Musikari dagokionez, makina bat taldek joko dute Madariaga Dorretxeko agertokian: Clarisse, Antton, Gobeo Bay, Mr. Neken, Chaotic Covers, Borja Estankona, Katxarrismos, Batukale, Ernesto Miari, Iban Nikolai, Transeuntes, Snatzen eta Hutsun Txalaparta. Antolatzaileek, gainera, doako autobusak jarriko dituzte Bermeotik eta Gernikatik.

Ekitaldiarekin loturiko xehetasun guztiak torremadariaga.net webgunean biltzen dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button