BERTSOTAN

Arabako Bertsozale Elkartearen egitasmo berriak

Aurten 30 urte betetzen dira Arabako lehenengo bertso-eskolak martxan ipini zirenetik eta horrexegatik, Arabako Bertsozale Elkarteak bi egitasmo aurkeztu ditu, Araba Bertsozale eta Arabako bertso-eskolek 30 urte, 11 opari.

Arabako Bertsozale Elkarteak Araba Bertsozale egitasmoa jarri du martxan helburu zehatz batzuekin:  Arabako bertsolaritza hedatzea kultur eragileen artean, plaza berriak lortzea eta zale berriak sortzea. Horretarako hainbat kultur eragilerekin elkarrizketak egiten ari dira dagoeneko, uda partean eta herriko jaien inguruan bertso-emanaldiak burutzen ari dira eta bertsolaritzari buruzko ikastaro laburrak udazkenean abiatuko dira.

Beste aldetik, Arabako Bertso-Eskolek 30 Urte, 11 Opari egitasmoa ere abiatzekotan dago. Izan ere, 1982. urtean, Gasteizen eta Laudion, zenbait aitzindari elkartu ziren eta bi bertso-eskola sortu zituzten. Urte batzuk geroago beste hauek etorri ziren: Aramaio, Agurain, Legutio eta Amurrio, eta gero etorri ziren Izarra, Oion, Zalduondo, Araia, Maeztu, Murgia eta Kanpezu. Gaur egun, bertso-eskolak daude Arabako 12 herritan. Bertan, 30 talde daude martxan, eta adin guztietako 190 lagunek hartzen dute parte. Aurten 30 urte bete dira Araban bertso-eskolak sortzen hasi zirenetik, eta ospatu egin nahi dute bertako zale guztiek.

Zorionak!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button