BESTELAKOAK

Emakume gazte eta nerabeen kontrako indarkeriaren prebentziorako III. Jardunaldiak Otxarkoagan

Neska gazte eta nerabeei zuzendutako indarkeriaren prebentziorako III. Jardunaldiak antolatu dira Bilboko Otxakoagako Udaltegian urriak 30, asteartean, Galazi indarkeriaren prebentziorako fundazioak antolatuta.

Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin, goiz osoan zehar ondu dira neska gazte eta nerabeek jasaten dituzten indarkeria berezi eta espezifikoak identifikatzen eta aurre egiten laguntzeko zenbait hitzaldi eta tailer, profesional eta aditu ezberdinen eskutik.

Hala, 09:00etan emango zaio hasiera Emakume gazte eta nerabeen kontrako indarkeriaren prebentziorako III.Jardunaldiei, aurkezpen eta harrera ekitaldi labur batekin.

10:00etan, hitzaldi-tailer saioa egongo da Emakume gazte eta nerabeen kontrako biolentzia patriarkalaren zioak eta ondorioak begirada feministatik goiburupean, Ainhoa Al Rifaire, Sortzen, berdintasunerako  teknikariaren eskutik.

10:30ean,  berdintasunean oinarritutako  eskola inklusiboa eta hezkidetza izango dira hizpide, Ana Perez, Steilas-eko emakume arloko idazkariaren eta mugimendu feministako kide eta ekintzailearen eskutik, Erasoetatik libre dauden ikastetxeak: Eskola inklusiboa izango da hezkidetzan oinarritzen  bada goiburupean.

Atsedenaldirako tartea izango da 11.00etan, eta kafearen ondoren, Ixa Bernal  psikologia feministan lizentziaduna eta tratu txarren eta indarkeria matxista arloan adituak, autodefentsa feministarako zenbait gako emango ditu 11:30ean ondu den Ahalduntze metodologiak, desparekotasunak identifikatzeko eta erantzun, elkartasun eta autodefentsa feminista sortzeko  tailer praktikoan.

Eta jardunaldien saioei amaiera emateko, komikia eta literatura feminista izango dira xede, Komikia,genero indarkeriaren prebentzio pedadogikorako bitartekoa tailerrarekin.  Ikastaroaren arduraduna, Josune Muñoz izango da, euskal filologian lizentziaduna, ikertzailea eta emakumeen kultura eta literatura sustatzeko Skolastikako arduraduna.

Jardunaldiak urriak 30ean izango badira ere, izena eman behar da aurretik. Horretarako epea zabalik dago dagoeneko eta interesatuek informazio gehiagorako eta izena emateko, 659 67 41 98 telefonora deituz,  edo maite.galarazi@gmail.com posta elektronikora idatzi dezakete.

https://www.facebook.com/people/Galarazi-Fundazioa/100005925379365

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button